Musika Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du gaur elizan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 21a, 00:00

20:00etan, San Joan Bataiatzailearen elizan izango da. Bibolinaren presentzia izaten da berezitasun nagusia.

 

Hernaniko Musika Bandak, gaur, eskainiko du ohiko Gabonetako Kontzertua, arratsaldeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian. 

Kontzertu honetarako, Jorge Pacheco zuzendariak aukeratutako obretan, Gabonetako abesti ezagunez gain Adeste Fideles eta Sleigh Ride; obra ezagunak eskainiko dituzte. Entzutetsu egin ziren oinarri musikala eman zietelako Schindler-en zerrenda eta Ryan gudaria salbatu filma ezagunei. 

Obra hauen ondoren XIX. Mendeko Romantizismoko obrak eskainiko dituzte, besteak beste Maurice Ravel konpositoreak idatzitako: Kiev-eko atea eta Paseoa.

Kontzertu honen berezitasun nabarmenena bibolinaren presentzia izango da. Kontzertuko hainbat obretan bibolinak izango du protagonismoa instrumentu bakarlari gisa, bandako laguntzarekin. Bakarlari moduan aritzeko, bandak hernaniar bibolinjole bat gonbidatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!