Partidu zaila jokatuko du bihar Hernanik Gernikaren aurka Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 21a, 00:00

Urbieta, Landare bezala, lokaztuta egoten da euria egin badu.

Espainiako Kopako Lehenengo Mailan lehiatzen dabiltza atzotik, talde irundarrarekin beste hamabost talderen aurka, eta bihar jakingo da igoera lortu duten edo ez maila altuenera.

Hernanik partidu garrantzitsua jokatuko du bihar, 12:00etan, Urbietan Gernikaren aurka. Irabaziz gero aurrera pauso ikaragarria emango luke igoera fasea jokatzera sailkatzeko. Galduz gero oraindik ere aukerak mantenduko lituzke, baina irabaztea ikaragarria litzateke.

Zazpi jardunaldi jokatu dira eta gernikarrak bigarren postuan daude sailkapenean partidu guztiak irabazita. 32 puntu dituzte Belenos liderra baino bat gutxiago, hauek ere partidu guztiak irabazita. Hernani hirugarrena da sailkapenean 29 punturekin, partidu bakarra galduta.

Hiru lehenengoak pasatzen dira igoera fasera eta Universitario Bilbao eta Getxo daude laugarren eta bosgarren sailkapenean 24 eta 23 punturekin. 

Azken hiru jardunaldietan Universitario Bilbao Bilboko zelaian, Belenos Landaren eta Gaztedi Gasteizen izango dira aurkariak. Beraz egutegiko zatirik zailenean sartuko dira bihartik aurrera. Hala ere urteko azken partidua izango da biharkoa eta urtarrileko bigarren asteburuan ekingo diote berriz denboraldiari.

Filosofia ezberdinarekin, pareko ibilbidea izan dute hernaniarrek eta gernikarrek azken hamabost urteetan. Ohorezko Mailan urte asko bizi izan dituzte, baina azken urteetan Ohorezko B Mailan dabiltza jokatzen. Hori bai, Hernaniren apustua beti zain da etxeko jokalariena eta gernikarrek atzerritarren apustua egin izan dute eta egiten dute oraindik.

Bestetik, Landaren ere asteburuan izango da errugbia. Gaur, 12:00etan Euskal ligako senior taldeak jokatuko du Durangoren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!