Duela 13 urte Kronikan

1.580 kiloko zezena ikusgai jarriko du Mikel Lujanbiok Donostian, Santo Tomas egunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 08:10

Ven zezena, Azpeitiako Agote baserriko zelaietan.

2011ko abenduaren 20ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

Zazpi urteko zezena da, eta Azpeitiako Agite baserrian hazi dute. Okendon egongo da ikusgai 10:00etatik 17:00etara. Goiz Eguzkin ere, Santo Tomas eguna ospatuko dute bihar.

Mikel Lujanbio 'Xapo' hernaniarrak ikusgai jarriko du bihar Donostiako Santo Tomas ferian, Ven, 1.580 kiloko zezena. Zazpi urteko zezena da, Azpeitiako Agite baserrian jaioa, eta bertan hazia. Blonda Akitania arrazakoa da, eta lehiaketa askotan irabazi ditu sariak, bai Euskal Herri mailan, eta baita Espainian ere.

Lujanbiok, Abere Haragiak enpresako arduradunak, erosi du, eta hain ikusgarria izanik, ferian ikusgai jartzea erabaki du. Donostiako Oken do plazan egongo da, Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokiaren artean, goizeko 10:00etatik 17:00etara.

«Oso haragi goxo eta xamurra du, ondo gobernatua dago»

Lujanbiok azaldutakoaren arabera, jan eta lo besterik ez du egin, eta beti oso ondo gobernatuta egon da. Beraz, nahiz eta ez gauden zezenaren haragia jatera ohituta, Venek oso haragi goxo eta xamurra izango du. Kanalean, 1.100 kilo pisatuko dituela aurreikusten dute.

Ven zezena erosita, Abere Haragiak enpresak bere lana ezagutzera eman nahi du ostalarien artean.


2.500 plaza gehiago RENFEk, Donostiara joateko

Goizeko 10:00ak eta 12:00ak bitartean gerturatzen da jende gehien Donostiara, Santo Tomas feriara. Hori kontuan izanda, tarte horretan RENFEk plaza gehiago jarriko dituela jakinarazi du.


Goiz Eguzkin ere, txistor-jatea bihar

Goiz Eguzkiko kideek txistorjatea antolatu dute bihar, Santo Tomas eguna ospatzeko. Ondoren, kaleko eta mahai jokoetako sari banaketa egingo dute, udazkenneguko txapelketetakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!