Hernaniko Udala saritu du Asteklimak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 00:00

Ainara Atorrasagasti ingurumen zinegotziak jaso zuen saria.

EAEko ekimen onenaren saria jaso du, Urumearen garbiketan aurkitutako hondakinen erakusketagatik.

Hernaniko Udala saritu dute Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak. Asteklimako 'EAEko ekimenik onena' kategorian saritu du epaimahaiak, eta modu positiboan baloratu du Udalaren kanpaina, bere kalitate eta inpaktuarengatik. Ainara Atorrasagasti Ingurumen zinegotziak eta Ingurumen saileko teknikariek jaso zuten saria Bilbon.

Ihobek jakinarazi duenez, Hernaniko Udala saritua izan da ibaiaren garbiketan aurkitutako hondakinen erakusketagatik. Erakusketak, jasotako hondakinez gain, garbiketan hartutako argazkiak ere sartzen zituen barne. Ekimen horrek ahalbidetu du hondakinen sorreraz eta hondakin-urek floran eta faunan duten ondorioez sentsibilizatzea.

Ainara Atorrasgastik eskertu egin du saria, eta Udalari lanean jarraitzeko bultzada bat eman diola ziurtatu du, «Urumea ibaiak daukan garrantziaz jakitun baita Udala». Hura zaintzea «denon ardura» dela azpimarratu du, «bertan itsasoa hasten delako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!