Kanika aisialdi taldeak Gabonetako truke azoka solodarioa antolatu du abenduaren 23rako. Atsegindegin izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertan, etxean erabiltzen ez diren arropa, jostailu, edota liburuak bilduko dituzte. Gauzak jasotzeko aukera egongo da, eta jasotzen ez direnak elkarteren batera bideratuko dituzte. Janaria ez da bilduko. Bilketaz gain, etxeko txikienentzet postuak jarriko dituzte marrazteko, eskulanak egiteko eta jolas dinamikoren bat egiteko. «Familian egiteko plan aparta da», Kanikatik nabarmendu dutenez.