Urtero bezala, etxez etxe kuota kobratzera pasako dira Osiñagako Auzo Elkarteko kideak, bihar edo etzi. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta loteriaren euro bateko partehartzea dakar. Gabonetako saski eder bat ere zozketatuko dute, eta irabazlea etzi emango dute aditzera.