Datorren abenduaren 28an Bertso Latako afaria egingo dute, Xalaparta elkartean. Amets Arzallus eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, eta izena emateko epea igande honetan amaituko da. Afarira joan nahi dutenek, zenbait modu dituzte apuntatzeko: batetik, Aralarren, Txilin eta Garinen dauden zerrenden bidez; eta bestetik,
@paulotxikiya instagram kontura idatzita, edo bertso eskolako kideren bati esanda.