Istripu batek auto-ilarak eragin ditu A-15 errepidean, Hernanin, Donostiarako noranzkoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 19a, 13:58

Auto bat irauli da Zikuñaga parean, A-15 autobidean, Donostiarako noranzkoan, eta, ondorioz, bi erreietako zirkulazioa eten behar izan dute. Ondorioz, bi kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortzen ari dira. Istripua 13:00ak aldera gertatu da, eta suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!