Duela 19 urte Kronikan

Andoni Egaña txapeldun BECen eta Maialen Lujanbio hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 19a, 12:27

2005eko abenduaren 19ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika eta final haren kontaketa osorik hemen

Aitor Mendiluze, Hernaniko Bertso Eskolako andoaindarra, seigarren gelditu zen. Bigarren postua Unai Iturriagak lortu zuen.

Andoni Egañak irabazi du 2005eko Euskal Herriko Bertsolari txapelketa,13.000 lagunen aurrean, Bara kaldoko BEC aretoan. Maialen Lujanbio hernaniarra hirugarren postuan gelditu da, Egaña eta Iturriagaren atzetik. Maia lenek hasiera ona eman zion saioari, baina, arratsaldean berotzea kosta egin zitzaion eta buruz burukotik kanpora gelditu zen. Aitor Mendiluze Hernaniko Bertso eskolako andoaindarra seigarren gelditu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!