Gabonetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Hernaniko Parrokiarteak. Horietako bat da gaurko prestatu dutena: Gabonetako zeramikazko esmalteen erakusketa bat aurkeztuko dute San Joan Bataiatzailea parroki elizan, iluntzeko 19:45etan, Sor Maria Cruz Bascones egilearen iruzkinekin. Pobreen Jaungoikoa erakusketaren gaia oinarri hartuta, diru-bilketa bat ere egingo dute, Hernaniko Caritasek eta Kartzela Pastoraltzak sustatutako Harrera Etxea abian jartzen laguntzeko. Gainera, Roberto Pacheco García eta Judith Montero Imaz musikariek, saxofoiarekin, eguberri-doinuz girotuko dute erakusketa.
Bestalde, gaur bertan izango da Elkarteko Penitentzi ospakizuna San Joan Bataiatzailean, arratsaldeko 19:00etan. Eguberrietako kontzertuak ere hasi dira: atzo herriko hainbat abesbatzek eskaini zuten emanaldia parrokian, eta etzi Hernaniko Musika Bandak emango du kontzertua bertan, 20:00etan.