Etxebizitza eskubidearen alde: asanblada irekia

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 19a, 00:00

Pasa den larunbatean Bilbon batu ginen Euskal Herriko beste hainbat etxebizitza sindikaturekin batera deitutako manifestazioan, eta milaka pertsonak egin genuen aldarri etxebizitza eskubide unibertsalaren alde; tarte­an, baita Buruntzaldeatik batu ziren hainbat herritarrek ere.

Garbi baitugu etxebizitzaren arazoaren kausa etxebizitzare­kin egiten den negozioa dela, eta politikari profesionalak har­­tzen ari diren neurriek negozio hau indartzen dutela.
Urgen­tziazko neurriak hartzea beha­rrezkoa bada, espekulatzai­le­en irabazien kontura izan dadila, eta ez estatuaren zorpetzearen bitartez.

Etxebizitzaren arazoa betiko eta guztiontzako konpontzeko ezinbestekoa da mugimendu za­bal bat sortzea etxebizitza doa­ko, kalitatezko eta unibertsala­ren alde gaudenon artean. Bide horretan, urtarrilaren 8an Biterin egingo dugun asanblada irekira gerturatzeko deia luzatzen diegu gure lan sindikal eta politikoaren berri izan nahi duten herritarrei.

 

Xabier Agirrezabala Iradi

Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kidea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!