Hernaniko igerilariak ongi aritu ziren Eibarko Gabon Kopan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 18a, 00:00

Hamaika igerilarik hartu zuten parte eta Xabat Sesmak zilarrezko domina lortu zuen.

 

Asteburuan konpetizio ugari izan dira Gipuzkoako igerileku ezberdinetan. Eibarren Gabon Kopa jokatu zen eta bertan Hernani K.E.ko hamaika igerilari gazte aritu ziren. 2012ko Xabat Sesmak zilarrezko domina lortu zuen 50 metro tximeletako proban. 

Bertan parte hartu zuten beste igerilari hernaniarrak izan ziren: Garazi Zabala, Itsaso Eguren, Xuban Puerto, igor Aldrey, Axel Etxebeste, Irati Gracia, Tilda Perez de Montoya, Jon Pascual eta Ander Landaribar.

Irungo Sarian ere izan zen Maren Goñi hernaniarra eta Neguko Ligako hirugarren jardunaldian Hernani K.E.ko igerilariak Lasarten aritu ziren, baita Fortunako Hegoi Lazkoz hernaniarra.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!