Hernaniko Musika Bandak, larunbatean, eskainiko du ohiko Gabonetako Kontzertua, arratsaldeko 20:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Kontzertu honetarako, Jorge Pacheco zuzendariak aukeratutako obretan, Gabonetako abesti ezagunez gain Adeste Fideles eta Sleig Ride; obra ezagunak eskainiko dituzte. Ezagunak egin ziren oinarri musikala eman zietelako Schindler-en zerrenda eta Ryan gudaria salbatu filma ezagunei.
Obra hauen ondoren XIX. Mendeko Romantizismoko obrak eskainiko dituzte, besteak beste Maurice Ravel konpositoreak idatzitako: Kiev-eko atea eta Paseoa.
Kontzertu honen berezitasun nabarmenena bibolinaren presentzia izango da. Hainbat obretan bibolinak izango du protagonismoa instrumentu bakarlari gisa, bandako laguntzarekin.