Arrasateko Akordeoi Jaialdia musika eskola guztietako akordeoi ikasleentzat funtsezkoa da eta aurreko astean ospatu zen. Hernaniko akordeoi ikasleak 23 urrezko domina, hiru zilarrezko domina eta brontzezko domina bat ekarri zituzten bertatik.
10 urte arte, I hastapenean, Julia Cuenca, Irati Jauregi eta Ekaitz Martin gazteek lortu zuten urrezko domina.
12 urte arte, II hastapenean, Leia Barroeta, Ekai Erkizia, Irati Salaberria eta Amaia Trejo izan ziren urrezko dominarekin sarituak. Eider Salvador eta Anton Vepryk zilarrezko domina lortu zuten eta Ekain Rezabalek brontzezkoa. Ekai Erkizia aukeratua izan zen amaierako Galan jotzeko.
12 urte arte, B mailan, Aiora Etxezarreta urrezko dominarekin bueltatu zen.
15 urte arte, III hastapenean, Josu Garciak zilarrezko domina lortu zuen.
15 urte arte, C mailan, Erika Baz urrezko dominarekin bueltatu zen eta 15 urtetik gorako, D mailan, Eñaut Zabalegik urrezko domina lortu zuen eta ekitaldi bukaerako Galan jo zuen.
Ganbera Musika 1ean, 12 urte arte, bi talde aurkeztu ziren Hernanitik. Leia Barroeta, Julia Cuenca, Irati Jauregi, Ekaitz Martin eta Amaia Trejo osatutako taldeak urrezko domina lortu zuen. Beste taldea, Ekai Erkizia, Aiora Etxezarreta, Ekain Rezabal, Maddi Rodriguez eta Eider Salvador musikariek osatu zuen eta urrezko domina lortu ere bai.
Ganbera Musika 2an, 15 urte arte, Ainhoa Garinek, Axel Zabalegik eta Eñaut Zabalegik osatutako taldeak urrezko domina lortu zuen eta 150 euroko saria.