Hernaniko Urumea Ikastolak azoka solidarioa antolatu du lehen aldiz. Bihar izango da azokaren egun potoloa, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimen honetan parte hartzera, eguerdiko 14:30etatik aurrera.
Zehazki, Urumea Ikastolako 3. zikloko ikasleak ibili dira honetan buru belarri azken hilabete osoan, eta bihar izango dute egun haundia.
Azoka solidarioaren helburua, euskarazko liburu eta jostailuak biltzea izan da, komunitateko kide bakoitzarentzat. Bihar, ekintzari amaiera emango diote, guraso, ikasle eta irakasleen parte hartzearekin batera