Hernaniko abesbatzak bihar elkartuko dira eguberrietako kontzertua eskaintzeko. San Joan parroki elizan izango da emanaldia, arratsaldeko 20:00etan hasita. Gabonetako jaialdia osatuko dute eta herriko abesbatza bakoitzak bi pieza joko ditu.
Lehena, San Joan Bataiatzailearen Parrokiko abesbatza izango da, Imanol Kamioren zuzendaritzapean. Dakapo eta Musika Eskolako Gazte abesbatzak ere bertan izango dira, pianoan Imanol Iribarrenen laguntzaz eta Amaia Aldalurren gidaritzapean. Goiz Eguzkiko abesbatzak ere hartuko du parte, Vinaixa Gartziak zuzenduta. Bestetik, Ozenki abesbatza ere egongo da, beste behin, Imanol Kamioren zuzendaritzapean. Azkenik, Kantuz abesbatza ere bertan izango da, Igor Arroyok gidatuta.
Plan ezin hobea izango da Gabonen atarian, gabon kantez gozatzeko.