Euskal Ligako mutilek ezin, Berriozarren

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 17a, 00:00

Hernanik 1-3 galdu zuen Navarvoley taldearen kontra, eta pare-parean daude biak orain ligako sailkapenean.

Partidu garrantzitsua zeukan Hernanik igandean, Berriozarren: Navarvoley taldearen kontra jokatu zuen, mutilen Euskal Ligako 11garren jardunaldiko partidua. Sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena aurrez aurre, hain juxtu. Eta ondo ekin zioten lehiari, aurreneko jokoa 20-25 irabazita. Baina hortik aurrera nafarrak izan ziren nagusi, joko guztiak estuak izan ziren arren: 25-17 irabazi zuten bigarrena, partidua parekatzeko, eta 25-23 eta 25-20 nagusitu ziren hurrengo bietan.

Gauzak horrela, hernaniarre­kin berdindu dute Berriozarreko­ek, Euskal Ligako sailkapenean. 27 puntu dauzkate biek, eta lau puntu gehiagorekin dago Udapa Jatorkide liderra. Haien bien kontra jaso ditu bere porrot bakarrak Hernanik. Igandekoarekin osatu dute aurreneko itzulia, eta indartsu hasiko dute bigarrena, datorren igandean: Sestaoren kantxan ariko dira, 24 punturekin laugarren dagoena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!