Gipuzkoako armarria hizpide gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 16a, 00:00

Armarriari buruzko xehetasunak azalduko ditu Patxi Olabarriak, 19:00etan, Hernani Errotzenek antolatuta.

Patxi Olabarriaren eskutik, Gipuzkoako armarriaren xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute hernaniarrek gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Hernani Errotzenek antolatu du saioa, Gipuzkoako armarriari tiraka «Hernani ere hobeto ezagutzeko».

Joan den urtetik dator kontua: Gipuzkoako armarriari buruzko jardunaldia egin zuten Hernanin iazko azaroan: «Ordutik, hariari tiraka lan aberatsa eta emankorra burutu du Olabarriak. Berak dioenez, hainbat osagai ditu armarri batek (hizkuntza, ohiturak edota ikurrak), baina oharkabean daude horietako asko, eta normaltzat jotzen dira. Kasu askotan, ordea, ziria sartu digute, eta horien ezagutza beharrezkoa da, historiaz jakiteko eta gure ikurren berri izateko», nabarmendu dute saioaren antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!