Lorarteko lanen eraginez, ordubeteko bide mozketak izango dira bihartik asteazkenera, Cuesta de la muerten, Antziola auzoan. Astelehenean, bi mozketa izango dira: goizeko 09:15etatik 10:15etara aurrenekoa, eta 11:15etatik 12:15etara bigarrena. Asteartean eta asteazkenean, berriz, 09:15etatik 10:15etara etengo dute trafikoa.