Euskal Herriko emakume sortzaileen 31 postu gaur goizean, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 15a, 00:00

Nomadak Gaitun Azoka jarriko dute bertan, 11:00etatik 15:00etara. Ipuin kontaketa saioa eta jan-edana ere izango da, goiza borobiltzeko.

Itxura ederra hartuko du Atsegindegi plazak, gaur goizean hasi eta arratsaldeko aurrene­ko orduetara bitarte. Izan ere, Nomadak Gaitun Azoka jarri­ko dute bertan, Euskal Herri osoko emakume sortzaileen 31 posturekin, 11:00etatik 15:00etara. Dinagu Elkarteak antolatu du, eta azokaren 12garren geldialdia izango da Hernanin egingo dutena, orain arte beste hainbat herritan izan ondoren. Emakume sortzaileen lana lehen lerrora ekartzea da Dinaguren helburua.

Honako sortzaileen postuak izango dira gaur Atsegindegin: Kapen, Ehule, Amlu, Kaori, Oihele, Izaro Orbegozo, Imkm design, Kool, Itsaso Artola Luxury Atelier, Clara, Mxuk Basque, Itzal, Zatika, Berexiart, Kiribil, Bigira, Basoko Masuxta, Ivulia, Lamia Biocosmetica, Suma Flowers, Amesgile Argitaletxea, Hamarratz, Kiribil Zeramika, Pott keramika, Isla pitxiak, Hasi ta Hazi, Amuki, Zizka Mizka, Gigil, Bihurri eta Taiday Studio. «Aurtengo Gabonetan opa­ritzeko, ezin aukera hobea aurkitu», nabarmendu dute.

Gainera, goiza borobiltzeko, ipuin kontaketa saioa izango da 12:00etan, Amesgile Argitaletxearen eskutik; eta jan-edana ere eskainiko dute Astigarragako 115 Pizzako kideek, Atsegindegin bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!