Ireki da urtarrila eta martxoa bitarteko sukaldaritza tailerrean izena-ematea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 14a, 00:00

Biteriko ikastaroen baitan, sukaldaritza ikastaroa antolatu dute urtarrilaren 13tik martxoaren 31ra. Atzo ireki zen izena emateko epea (hilaren 23ra arte), Biteri Kultur Etxean edo kultura.hernani.eus-en. Kazuelatxoak prestatzen ikasiko dute sukaldaritza tailerrean izena ematen dutenek. Eskolak astelehenetan izango dira, 18:45etik 20:45etara, Kulturarteko Plaza Feministan (euskaraz). Hiruhileko ikastaroaren prezioa 66,20 euro izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!