Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Galarretako EKO campusak (Orona Ideo) bihar, larunbatez, abiatuko ditu ateak zabaltzeko egunak. Jardunaldia 11:00etan hasiko da, eta euskeraz egingo da. Helburua da ingeniaritzako graduen eskaintza ezagutaraztea, barne hartuta Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua, berritasun nagusi gisa. Galarretako EKO campusak (Orona Ideo) 142 ikasle berri hartu ditu ikasturte honetan, eta, horrela, erreferentziako gune bihurtu da ingeniaritzako prestakuntzan. Gaur-gaurkoz, Euskal Herriko enplegagarritasun-daturik onenak ditu Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, %95eko okupazioarekin. Ekitaldira joateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, https://www.mondragon.edu/eu/ekocampusa webgunean.