Gaur da Asier Loidiri laguntzeko antzerki solidarioaren emanaldia. Entre flores antzezlana izango da Biterin arratsaldeko 19:30etan, eta antzezlanetik jasotzen den diru guztia hernaniarraren minbiziaren aurkako tratamendua ordaintzeko izango da.
Asier Loidik alde biko biriketako minbizi metastasikoa dauka, eta bere gaixotasunak konponbiderik ez badu ere, badira botikak, bizi itxaropena ahalik eta kalitate haundienarekin luzatzea lortzen dutenak. Botika hauek ordea, oso garestiak dira eta osasun publikotik hauek lortzea ezinezkoa zaio. Horregatik, horrelako ekimenek hernaniarra diruz laguntzea dute helburu. Tratamenduak funtzionatuko ez balu ere, garrantzitsua delako hurrengo tratamendurako denbora irabazteko.
Emanaldian protagonista izango dira Ane Gabarain eta Vito Rogado aktoreak. Javi Alonsok zuzendutako eta idatzitako lana da Entre flores. Bertan, parke batean running egiten ari diren bi lagunen istorioa kontatzen da, Ane eta Vitoren istorioa. Banku baten ondotik pasatzean, atseden hartzeko exeritzen dira, eta biek aprobetxatuko dute une erabakigarri hau. Bata, itotzen ari den arazo beldurgarriari aurre egiteko; bestea, aldiz, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartzeko. Guztira 60 minutuko emanaldia izango da.