2025eko inauteriak iragartzeko hautagai diren lau kartelak aukeratu ditu Inauterietako Batzordeak. Hilaren 22 arteko epea izango dute herritarrek gustukoena bozkatzeko. Horretarako, bi bide izango dituzte: Biteri Kultur Etxean bertan edo online (https://labur.eus/inauteriak2025). Herritar bakoitzak boto bat emateko aukera izango du. Kartel irabazlea urtarrilaren 13an jakinaraziko du Udalak.