Ikasturteko bigarren hiruhilekoan, urtarriletik martxora bitarte, ikastaroetan izena emateko epea irekita egongo da bihar arte. Dagoeneko, ikasle direnek soilik dute aukera apuntatzeko ikastaroetan, ikasle berrien epea itxi baita dagoeneko. Eskaintzen diren ikastaroak igeriketa eta emakumeentzako zoru pelbikoaren ikastaroak dira. Igeriketaren kasuan, hastapen ikastaroa izango da, 2018tik 2021era artean jaiotako haurrentzat. Izena emateko: kirola.hernani.eus edota kiroldegian.