Autokonponketa Tailerrak (Oleta kalea 25) ikastaro praktikoa antolatu du larunbaterako. Goizeko 10:30etan hasi eta 13:00ak arte, puntuzko jertseen maukak mozten irakatsiko du Maria Diaz San Emeterio irakasleak. Konponketa egiteko jertsea etxetik eramatea gomendatu dute, eginez ikasteko. Izena ematea beharrezkoa da, konpondu@hernani.eus helbidera idatzita edo 688 67 59 64 telefonora deituta. Plazak mugatuak dira, eta tailerra gazteleraz izango da.