Suizidioaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Iratxe Etxenikek

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 11a, 00:00

Iratxe Etxenike, ETBko 'Biba zuek' saioan.

Aratz ikastolak antolatuta, suizidioaren inguruko hitzaldia izango da bihar, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan Biterin. Biziraun elkarteko Iratxe Etxenikek eskainiko du. Elkarte hau, 'maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea' da. «Suizidioa egunerokotasunean dagoen errealitate bat da, mitoz, aurreiritziz eta tabuz jantzi dena. Deigarria da duela 40 urteko datuei begiratuta nola bikoiztu den kasu kopurua, eta are deigarriagoa gure gazteengan duen inzidentzia tasa oso altua. Gainera, heriotza bakoitzeko 20 saiakera inguru direla ondorioztatu da. Kezkatzeko zenbakiak denak ere». Datu hauei erreparatuta eta horien atzean sufrimendua eta bakardadea egon ohi direla maiz ikusita, elkartu eta lantzen hasteko beharra dagoela nabarmendu dute Aratzetik. Doakoa izango da hitzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!