'Suzko irudiak' argazki liburua osatu du Nagore Legarretak, soinu banda originala ere baduena; eta gaur aurkeztuko du proiektua Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan hasita. Irekia izango da sarrera, eta ordubete inguruko saioa izango da.
Bertan, proiektuaren sorreraz, haren testuinguruaz eta Legarretaren ibilbideaz ariko dira. Saioaren bukaeran, liburua eskuratzeko aukera ere izango da. 200 ale argitaratu dituzte.
Igandean, berriz, Bilboko arte liburu azokan aurkeztuko dute liburua, 12:00etan; eta hilaren 18tik aurrera, eskuragarri izango da Oiartzungo Ehuntze espazioan egingo den artisten azokan.