Hernaniko Emakumeen Zentroko kideak Xalaparta Elkartean izango dira abenduaren 17an, asteartez, Gabonetako errezetak sukaldatzen. Tripontzi jatetxeko Igor Muñoa sukaldaria arituko da errezetak eta gomendioak eskaintzen. 16:30etan hasiko da saioa, eta sarrera librea da.