Nagore Legarretaren 'Suzko irudiak' liburua aurkeztuko dute bihar Biterin, 18:30etan. Liburuko irudiak poxpolo kutxa batekin egindako argazki kamera batekin sortu zituen, Indiara egindako hainbat bidaitan. Horrez gain, liburuak soinu banda ere badu. 200 ale argitaratu ditu Legarretak, eta liburua eskuratzeko aukera ere izango da biharko aurkezpen saioan.