Oso laudagarritzat jotzen dut zuen kezka, okupatzen duten etxebizitzaren alokairua ordaintzen ez duen jendea etxebizitzatik bota dezaketelako.
Uste dut jakinaren gainean zaudetela Denis Itxaso Etxebizitzako sailburuak Ana Morales legebiltzarkideari emandako txosten idatziari buruz. Txosten horretan adierazten denez, Eusko Jaurlaritzak edo haren mendeko Alokabide sozietateak 500 etxebizitza huts baino gehiago ditu Euskadin.
Horrela, Eusko Jaurlaritza etxebizitza hutsen jabe haundiena bihurtzen da, Euskadiko edozein banku edo putre-fondoren aurretik.
Halaber, uste dut Hernaniko Udalak, destinorik gabe, dituen milioi askoren berri izango duzuela.
Eta Arnaldo Otegiren gomendioak, politika publikoak bideratzeko eta alokairuko etxebizitzen parke publikoa haunditzeko gastua zuzentzeko ahalegina eskatuz.
Suposatzen dugu zuek, Kaleratzeak Stopek, zuen jarraitzaile kopuruarekin, zuen jarraitzaileen hileroko kuota txiki bat jasotzen ari zaretela familia ahul batzuek beren errentak ordain ditzaten, gidatzen dituzten autoen erregaia edo gastuak ordaintzen dituzten bezala.
Etxebizitzen jabeen eta ordaintzen ez duten maizterren arteko liskarrak sustatzea baino zerbait gehiago egingo duzuela suposatzen da?
Ion Azpiazu Goñi