Badu abestia aurtengo Euskaraldiaren laugarren adizioak, Bulego musika taldearen eskutik jaio da 'Gure Bihotzaren Taupadak' abestia. Durangoko Azokan aurkeztu zuten Euskaraldiko ordezkariek eta Bulego taldeak, Talaia areto nagusian, eta kantak helburu argi bat duela adierazi zuten musikariek: «'Estetik egiterako' pausua emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzara bultzatzea du helburu».
«Edonork entzuteko moduko abesti herrikoia» egitea zuten helburu Bulegoko musikariek. Proiektua bere egiten dutela ere gaineratu dute, izan ere, Bulegok euskararekin izan duen harremana estua izan dela azpimarratu dute: « Euskara hutsean sortzen eta abesten duen proiektua izanik, gure nortasunaren bereizgarri garrantzitsuenetako bat da hizkuntza bera». Proposamena luzatu zieten momentutik, bi aldiz pentsatu beharrik ez zuten izan Bulegoko kideek: «Ez genuen bi aldiz pentsatu beharrik izan baiezkoa emateko. Euskaraldiarekin bat eginez eta abestia sortuz guri hainbeste eman digun hizkuntza bati bueltan zerbait ematera gindoazela sentitzen genuen».
Abestiaren sortze prozesua, euskaraldia dela eta ez dela, elkarrizketa egin zioten GUKAkoek Bulego taldeari.
Kantaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=bj8DIJsqLTo