Pasa den ostiralean Portu auzoko bizilagunek Arditurriko meategira egin zuten bisita. 60 bat lagunek parte hartu zuten irteeran, nahiz eta eguraldi makurra izan goiz osoan zehar, euria gelditu gabe bota baitzuen. Ondoren, babarrun jate zoragarri batekin amaitu zuten eguna, etxera bueltatu aurretik.