Suizidioari buruz hitzaldia Biterin, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 9a, 00:00

Suizidioari buruzko hitzaldia antolatu du Aratz ikastolak, ostegunean, 18:00etan, Biterin. Biziraun elkarteko Iratxe Etxenikek eskainiko du. Deigarria da duela 40 urteko datuei begiratuta nola bikoiztu den kasu kopurua eta are deigarriagoa gazteengan duen inzidentzia tasa oso altua. Gainera heriotza bakoitzeko 20 saiakera inguru direla ondorioztatu da. Kezkatzeko zenbakiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!