Gaztelekua prest dago negurako eta ekintzaz bete du abendua

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 8a, 00:00

Parte hartzeko izen ematea zabalik dago, eta gainerako ekintzetan ere aldez aurretik jakinarazi beharko da.

 

Abenduko lehen hiru asteetarako ekintza ugari antolatu dituzte Hernaniko Gaztelekuan. Azken bi asteetan ere, neguko ekintza bereziak izango dira. Azken hauetan izen emateko epea irekita dago eta ekintza guztietan egongo da izen ematea. Gainera, abenduko ekintzetan ere, aldez aurretik apuntatzea ezinbestekoa izango da.

Bestalde, ekintza jakin bat ez dagoen egunetan ere, Gaztelekua irekita egongo da: asteartetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitarte, eta ostiraletik igandera, arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak bitarte.

Neguko ekintza bereziak ere antolatu dituzte abenduko azken bi asteetarako. Abenduaren 26an, tazak margotzeko tailerra izango da, abenduaren 27an txokolatada txurroekin, eta inoxente egunean, 28an, laser tag-a antolatu dute. Egitarau osoa ikusi daiteke Gaztelekuko sare sozialetan: @hgaztelekua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!