Hernaniko Goiz Eguzki eta Ozenki abesbatzak kontzertua eskainiko dute Donostiako Antiguoko auzoko elizan. Goiz Eguzkikoek Vinaixa Gartzia Ezeiza izango du zuzendari eta Ozenkiko kideek berriz, Imanol Kamio. Eliza berritu zela 60. urteurrena ospatuko dute, arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin.