'Gipuzkoa Kirolak' saria jasotzeko hautagaietako bat da June Ruiz Belategi esgrima tiratzailea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 7a, 00:00

Hernaniarrak emaitza bikainak lortu ditu azken bi urteetako txapelketetan. Aldundiaren webguean bozkatu daiteke bere alde.

Azken bi urteetan lortutako emaitza bikainen ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen 'Gipuzkoarren Kirola' saria jasotzeko izendatua izan da June Ruiz Belategi tiratzaile hernaniarra. Aurten, besteak beste, 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta taldekako Frantziako Txapelketa irabazi ditu.

Saritua nor izango den herritarrek erabakiko dute, eta horretarako bozka emateko txoko bat ahalbidetu dute Foru Aldundiaren webgunean (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kirolak/gipuzkoa-kirolak-saria-2024).

Aurtengo denboraldia ere bide onetik hasi du Ruizek. Datorren astean junior mailako Munduko Kopan arituko da, Budapesten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!