Gabonetako menua, Xalapartan abenduaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 6a, 00:00

Hernaniko Emakumeen Zentroko kideak Xalaparta Elkartean izango dira, abenduaren 17an asteartean, Gabonetako errezetak sukaldatzen. Tripontzi jatetxeko Igor Muñoa sukaldaria arituko da errezetak eta gomendioak eskaintzen. 16:30etan hasiko da saioa eta sarrera librea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!