'Entre flores' antzerki obra eskainiko dute Ane Gabarain eta Vito rogado aktoreek, abenduaren 13an Biterin. Antzezlan solidarioa izango da, bertatik jasotzen den dirua Asier Loidi hernaniarraren tratamendua ordaintzeko izango baita.
Asier Loidik biriketako minbizi metastasikoa du, eta gaur egun bizirik mantentzen duen botika eta tumoreari aurre egingo diona ezinzekoa zaio osasun publiko bidez lortzea. Kostu izugarria duen medikamentu bat izanik, antzezlan honekin diruz lagundu nahi dute hernaniarra.
La Burla Teatroren eskutik dator antzezlana, Javi Alonsok zuzendu eta idatzitakoa. Parke batean 'running' egiten ari diren bi lagun dira antzezlaneko protagonistak: Ane eta Vito. Banku baten ondotik pasatzean, atseden hartzeko eseriko dira biak eta une erabakigarri bat biziko dute. «Bata, itotzen ari den arazo beldurgarriari aurre egiteko; bestea, aldiz, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartzeko».
Sarrerak salgai daude biterin bertan, 15 euroren truke, eta antzezlana arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Herritar oro gonditdatzen dituzte antzezlan solidari honetara eta baita Loidiren tratamenduari laguntzeko ekarpena egitera.