Kontzertu akustikoa eta pintxo-poteoa, gaur Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 5a, 00:00

Noa Sarriegi eta Nora Etxeberria.

Solasaldia ere izango da tartean, eta gaztetxearen inguruko anekdotak kontatuko dituzte bertako kideek. Etzi, festa haundia ospatuko dute.

 

Urteurren festa aurrera doa Kontrakantxan, eta gaur kontzertu akustikoa, ondoren solasaldia eta pintxo-poteoa izango dira. Kontzertua eskainiko dute Noa Sarriegi eta Nora Etxeberriak, 18:00etan. Gero, osteguna izanik, pintxo poteoa antolatu dute, solasaldiarekin batera. Bertan, gaztetxeko anekdota ezberdinak kontatuko dira.

 

Etzi, festa haundia

Etzi izango dute gazteek ospakizun haundia. Egun osoko egitaraua prestatu dute: sagardo dastaketa, txupinazoa, bazkaria, txaranga, kontzertuak...

Eguerdiko 12etan elkartuko dira gazteak, eta bailarako sagardotegietako sagardoa probatzeko aukera izango da mahaiez-mahai. Jarraian izango da bazkaria, eta urteurreneko kamixeta soinean jantzita ospatuko dituzte 18 urteak, txupinazoarekin batera. Eguerdiko 14:00etan hasiko da bazkaria. 

Bapo bazkalduta eta indarrak hartuta, Astigarragako Kitadelpare txaranga batuko da festara eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira gazteak. Hortik aurrera, gaztetxean jarraituko du gauak, kontzertu eta DJ ezberdinekin: Ostikoka, Habemus Papam eta DJ-ak.  

Tiketak salgai daude Txilin eta Goiz Argin. 15 euroren truke bazkaria eta urteurreneko kamixeta banatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!