Gaur irekiko dituzte ateak eta urtarrilaren 6ra arte izango da oraingoz zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 5a, 00:00

Hernaniko arraunlariak eta errugbilariak elkarlanean.

Gaur irekiko dituzte ateak eta urtarrilaren 6ra arte izango da oraingoz zabalik.

 

Hernaniko Arraun Elkarteak eta Hernani Errugbi Elkarteak kolaborazioa hasi dute, Nafar Kalea eta Kale Nagusia elkartzen diren guneko dendan, merchandising-a saltzeko. Gaur irekiko dituzte ateak eta hasiera batean urtarrilera arte izango dute zabalik. Gaur arratsaldeko 17:30etan zabalduko dituzte ateak, jai giroan trikitilari eta guzti, eta astean zehar arratsaldetan egongo da irekita abenduaren 10ean, 12an, 13an, 16an, 17an, 18an, 19an eta 20an. 

Larunbatetan goizetan irekiko dute denda. Honela, Santo Tomas egunean goizez egongo da irekita, abenduaren 23an goiz eta arratsaldez zabalduko dute denda, 10:00etatik eta 17:30etatik aurrera. Abenduaren 24an ere goiz eta arratsaldez zabalduko dituzte ateak. Abenduaren 26an eta 27an arratsaldeko ordutegira itzuliko da denda eta 28an goizez zabalduko da. Gabon zahar egunean goizez izango da irekita. Eta urtarrilean asteburuan goizez eta astegunetan arratsaldez irekiko da.

Bi taldeen arteko elkarlana dei bati esker hasi zen. Dendaren alde batean errugbiko kamixetak, motxilak, baloiak, liburua, poloak, lehen taldeko errugbilarien argazkiekin egindako 2025eko egurtegia, sudaderak, bufandak, aterkiak... erosi daitezke. Dendaren beste aldean arrauneko kamixetak, txapelak, zapiak, motxilak... daude salgai.

Jendea erakartzeko argazki zaharrak ere jarriko dituzte. Euskadiko Batel Txapelketako ikurriña ere ikusgai jarri dute. «Garrantzitsua da herrira hurbiltzea. Errugbikoen bultzada ez dugu eta elkarrekin horretan lagundu dezakete. Orain herritik gertuago gaude», diote arraun elkartetik. Errugbi elkartearentzat ere «garrantzitsua da bi elkarte batera lanean aritzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!