Abenduaren 15erako antolatu dute Karabelgo krosa Belkara auzo elkartekoek. Aurten ere, berrikuntzekin datoz auzo elkarteko kideak, izan ere, iazko proba hobetzera bidean, aldaketa batzuk egin dituzte. Besteak beste, lasterketako ibilbidea ezberdina izango da, eta QR bat egokitu dute ibilbide berria ezagutzeko.
Hiru proba egingo dira igande goizean, adin ezberdinetan banatua. Lehenengo txandan 5 eta 10 urte bitarteko nerabeek hartuko dute parte, eta 700 metroko lasterketa burutu beharko dute. Nerabeak goizeko 10:30etan egingo dute proba. Bigarrenez, 11 eta 16 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte eta 2,5 kilometro egin beharko dituzte. Gazteen proba goizeko 11:00etan hasiko da. Azkenik, 17 urtetik gorako herritarren txanda izango da, ordu eta erdi beranduago, 11:30etan. 9 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek.
Auzo Elkarteko kideek, herritar guztiei egin diete lasterketan parte hartzeko gonbidapena.
Izen-emateako aukera
Haur eta gazteen kategorian parte hartu nahi izanez gero, egunean bertan lasterketa hasi baina 30 minutu lehenago izen emateko aukera izango dute Belkara Auzo Elkartean. Bestalde, haur eta gazteen kasuan izen-ematea dohainik izango da. Aldiz, helduen kategorian izen eman nahi dutenek, herrikrosa.eus helbidean sartu eta bertan azaltzen diren jarraibide eta xehetasunak bete beharko dituzte. Aldez aurretik izena eman dutenek 10 euro ordainduko dituzte, lasterketa egunean apuntatzen direnek, gehienez lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago bertaratu beharko dira elkartera eta 15 euro ordaindu izen emateagatik.