Duela 15 urte Kronikan

Euskal Herriko Kirolariek antolatutako afariko menua aurkeztu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 4a, 10:01

Mikel Aginagalde, Gorka Kijera, Asier Olaizola, Paul Ojuel, Eñaut Zubikarai, Alberto Rodriguez, Mikel Aranburu, Antton Zabala, Joxe Mari Olaziregi (zutik), Jon Apaolaza, Oier Mendizabal eta Xabi Gorrotxategi (makurtuta).

2009ko abenduaren 4ko albistea. Irakurri egun horretako Kronika hemen.

Abenduaren 10ean, Txantxangorri elkartean egingo da afaria Euskal Herriko kirol ordezkaritza ofiziala eskatzeko jaialdiarekin bat eginda; hau da, Kirolharria jaialdiarekin.

EUSKAL Herriko Kirolariak abenduaren 27an Belodromoan egingo den Kirolharria ekitaldiari begira daude, eta eguna iritsi bitartean, giroa berotzeari ekin diote. Helburua da Euskal Herria aintzat hartuko duen kirol esparrua sortu eta bultzatzeko urratsak ematea. Hala antolatu dute datorren ostegunean, hilaren 10ean, Txangangorri elkartean egingo den afaria. Afari horren menua ere zehaztua dute dagoeneko; atzo eman zuten bere berri, Txantxan gorrin bertan. 

Goi mailako eta herriko 9 kirolari eta 3 sukaldari
Menuaren aurkezpenean atzo, mota ezberdinetako kirolariak bildu ziren goi mailako eta herrikoen artean: pelotarien artean izan ziren Oier Mendizabal, Asier Olaizola eta Paul Ojuel; futbolarien artean, Mikel Aranburu, Eñaut Zubikarai, Gorka Kijera eta Mikel Aginagalde; eskalatzaileen artean Antton Zabala; eta errugbi jokalaria Jon Apaolaza. Sukaldaririk gabe, afaririk ezin egin eta beraiek ere bertan izan ziren: Alberto Rodriguez, Joxe Mari Olaziregi eta Xabi Gorrotxategi.


Txartelak salgai Ekos, Aralar eta Oindin
Afarira joan nahi izanez gero, txartelak salgai daude Ekos, Aralar eta Oindin, 30 euroan. Menua honakoa izan go da: urdaiazpiko iberikoa, piku eta foieren tarrina, trufa eta onddoen pudina, ba kailua pilpilean, txuleta eta Adarraga ojaldrea. Edateko, sagardoa eta ardoa izango dira, eta kafea eta kopa ere menuaren barruan daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!