San Joan Konpartsak abenduaren 14an ospatuko du Santo Tomas eguna

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 4a, 00:00

Plaza Berrin jarriko dute talo, pintxo eta txistorra postua. 

Santo Tomas eguna Hernanin egun batzuk aurreratzen da normalean eta aurten ere horrela izango da. San Joan Konpartsak abenduaren 14an, larunbatean, jarriko du postua Plaza Berrin, goizean zehar. 11:00etatik 14:30etara taloak, pintxoak eta bokadiloak jarriko dituzte salgai. Taloak aukeran izango dira: txistorrarenak, gaztarenak, hirugiharrarenak eta txokolatearenak (gluten gabekoak). 

Arratsaldean festak jarraituko du erromeriarekin. 18:00etatik 21:00etara Patxi eta Konpainia taldeak jarriko ditu hernaniarrak eta San Joan Konpartsako kideak dantzan. Hori ere Plaza Berrin izango da, baina eguraldi txarra eginez gero Atsegindegin izango da erromeria. 

 

Goiz Eguzkin, abenduaren 21ean

Goiz Eguzkin ere Gabonak prestatzen hasi dira eta osatu dute Santo Tomasetako programa. Abenduaren 21ean ospatuko dute eta bazkideek txistorraz eta bi edariz (ura, sagardoa, zuritoa edo ardoa) gozatzeko txartelak hartu ahalko dituzte euroan, abenduaren 16ra arte, bulegoko orduetan. 10:30etatik 13:00etara txistorra jatea izango da, 12:30etan, 28 sorten zozketa, eta 13:00etan, karten eta kale-jolasen txapelketetako sari-banaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!