Ander eta Asier Polaina, garaile elkartearteko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 4a, 00:00

Ander eta Asier Polaina irabazleak, txapelekin, eta Dani Plaza eta Jonkar Estefano finalistak, sariekin.

Santa Barbara A elkartea ordezkatuz, Ander eta Asier Polaina anaiek irabazi zuten Hernaniko XXXVIII. elkartearteko mus txapelketa. Finalean Santa Barbara B ordezkatuz, Jonkar Estefano eta Dani Plaza, gainditu zituzten. Goiz Eguzki A izan zen hirugarren eta Sagastialde B, laugarren. Karobi elkartean izan ziren finalak pasa den ostegunean eta hurrengo egunean, azaroaren 29an, banatu ziren sariak eta izan zen afaria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!