Zabalik dago izenemate epea, Hernaniko kiroldegian, bigarren hiruhilekoko ikastaroetarako. Aukeran daude igeriketa ikastaroak eta emakumeentzako zoru pelbikoaren ikastaroak. Abenduaren 8ra bitarte ikasle berriek izango dute apuntatzeko aukera, eta hilaren 10etik 12ra, berriz, dagoeneko ikasle direnek. Izenematea online egin daiteke, 'kirola.hernani.eus' atarian; edo aurrez aurre, kiroldegiko harreran edo bulegoan.