Asteburuko jaialdian erabakita geratu zen zein bikote geratuko den Binakako Txapelketatik kanpo. Ansak eta Juaneneak 2-1 irabazi zuten Segurolaren eta Barrenetxearen aurka, baina lortutako hiru puntuak ez dira aukera matematikoak mantentzeko aski.
Lehenengo itzuli kaxkarra egiteagatik geratu dira kanpoan Ansa eta Juanenea. Indarberrituta ekin diote bigarren itzuliari, eta nabarmen hobetu dute euren jokoa. Azken partiduan galtzen hasi ziren, baina nagusitasunez irauli zuten markagailua, set erabakigarrian 8-5 irabazteko. Tanto ederrak jokatu zituzten Galarretan.
Txapelketako bigarren partidua Ezkurrak eta Azpirozek irabazi zuten, 0-2, Urrizaren eta Larrañagaren aurka. Kasu honetan, lehenengo bikoteak oraindik finalera zuzenean sailkatzeko aukera du, eta bigarrenak finalerdiak jokatu beharko ditu.
Azken bi jardunaldiak jokatzeko faltan, Segurolak eta Barrenetxeak ere euren esku dute finalera zuzenean sailkatzeko aukera.
SAILKAPENA
-
Ezkurra II-Azpiroz 14 puntu 5 partidutan
- Segurola-Barrenetxea IV 10 puntu 4 partidutan
- Urriza-Larrañaga 9 puntu 5 partidutan
-
Ansa II-Juanenea 6 puntu 6 partidutan