Datorren abenduaren 13an, Biterin, arratsaldeko 19:30etan, Entre flores antzezlana eskainiko da. Ane Gabarain eta Vito Rogado aktore ezagunek eskainiko dute eta sarera 15 euro izango dira, eskudirutan. Antzerki solidarioa izango da Asier Loidi hernaniarraren tratamendua diruz laguntzeko. Javi Alonsok zuzentzen du antzezlana.