Bide mozketak bihartik 'Cuesta de la muerte'n, Lorarteko lanengatik

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 1a, 12:42

Lorarte errekastoko lanetarako, makineria sartu eta ateratzen arituko dira datozen egunetan, Antziola auzoan; eta horren eraginez, bide mozketak izango dira 'Cuesta de la muerte'n, egun eta ordu jakinetan: bihar, astelehena, goizeko 09:15etatik 09:45etara dago aurreikusita bide mozketa. Abenduaren 4an, ostegunez, 09:15etatik 10:15etara eta 11:15etatik 12:15etara etengo lukete trafikoa.

Eta beste bi mozketak hurrengo astean lirateke: abenduaren 9an (astelehena) 09:15etatik 10:15etara eta 11:15etatik 12:15etara; eta hurrengo egunean, asteartean, 09:15etatik 10:15etara.

Dena den, azaldu dute gutxi gorabeherakoak direla ordutegiak, eta lanen eboluzioaren arabera aldatu daitezkeela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!