Odol emaileen Elkartetik hamahiru hernaniar omenduko dituzte gaur. Omenduei diploma bana banatuko zaie, donazio zifra borobila bete dutelako, hau da, odola 25, 40, 50, 60 eta 75 aldiz eman dutelako.
Elkarteko kideak eta odol emaileak 13:30etan bilduko dira Gudarien Plazan eta argazkia aterako dute. Segidan, Tripontzi jatetxera gerturatuko dira odol emaileak bazkaltzera, eta postrearekin batera banatuko dizkiete diplomak.
Odol emaile elkarteak, 25 odol ematerekin omenduko dituzte: Ainhoa Apezetxea, Iñaki Azkarate, Karmele Bilbao, Edorta Fuertes, Iñaki Garcia, Aitor Huici eta Mari Carmen Oruezabala; 40 estrakziorekin Maria Olatz González, Maria Soraya Iturralde eta Mercedes Murua omenduko dituzte; Teodoro Merinok 50 estrakzio egin ditu, Mila Azkuek 60 eta Mikel Leizak 75 odol emate bete ditu.
Datozen estrakzioetan parte hartzeko deia
Odol emaileen Elkarteak azaldu du, azken urteetan beherakada nabarmena egon dela estrakzio kopuruetan: «Pandemiak kalte haundia eragin zuen, jendea jada ez da garai batean bezala etortzen, eta jubilatzen den jendearekin jaitsiera nabarmena da». Horregatik, herritarrak parte hartzera dei egin dute.